XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutil gaztetxoenak ogitako zorroa zeraman, besteak, koipe ta lukainkarentzat erratillua, ta irugarrenak berriz, arrautz-saskia.

Gazte zaarrena zen diruzaia.

Aintziña, Astelen goizez, mutil mordoa joan oi zen mendira idi-gurdiarekin Astearte-Iautez erretzeko sugai billa.

Azkenaldian ordea, jaierdi ortan, etxez-etxe zebiltzan ardo ta tabakorria eskeinka.

Bazkalondoan, Agurain-en biltzen ziren, gero illunakin batera erriratuaz.

Astearte goizez, gazteen lenengo lana, Lasta-Gizon edo Giza Gaiztoa gertutzea zen.

Ortarako gazte zaarrenaren etxean bildurik, praka batzuk inguratu ta lastoz beteko zituzten.

Gerrialdetik josten zioten jakea lepalderaño ongi loturik, eta besoak zabal, lastoz sendotu.

Burutzat zapi bildua serrautzez betea, ta arpegitzat kartoizko maskara.

Txontxongillo onek etzuen eskurik, eta kaxkoan txapela edo ginbailla ezartzen zioten.

Oñetakotzat, abarketak zintzilik.

Gorputzean, lastartean gordeta, bi kartutxo, metxak kanpokoaldera.

Urteren baten, kartutxo ordez, panpin barruan ziri batzuk sartzen zizkioten sutauts da metxakin.

Astearte atsaldez porreroan ekiñaldi ondoren, laurak aldean, gazteak gizagaiztoa ateratzen zuten.

Gurdian elizalderuntz eraman da mutil batek sekulako eraso gogorra egin ondoren nasa barrutik, bereala su ematen zioten.

Gero erromeria, mutillak, neska ta ezkonduei berekin dantzatzera dei egiten zietelarik.

Okarizen, Ostegun-Gizenez jai egiteari orain bi urte utzi zitzaion, ta gañerako Karnabalak ere ez dira ospatzen 1940 ezkero.

Zalduendoko Markitos

Zalduendoko eskolamaxuari Ostegun-Gizenez opari egiten zioten.